Donostiako saltokien azoka egingo dute San Martin merkatuan
San Martin merkataritza-gunea. (Argazkia: Estitxu Zabala) Erdialdeko San Martin merkatuan San Sebastian Shops merkataritza azoka egingo dute ostiralean, abenduaren 6an, 10:30etik 20:00etara. Hiriko 23 saltoki egongo dira azokan, eta Gabonetako giroko zuzeneko hainbat emanaldi kontzertu ere egingo dituzte.


