Donostian izango da 'Star Wars' sagako film berriaren aurrestreinaldia
Lehen filma Donostiako Zinemaldian estreinatu zen 1977ko irailaren 17an. Beraz, hiriak lotura zuzena du saga arrakastatsuarekin.
Hilaren 18an Viktoria Eugenia antzokian proiektatuko dute Star Wars: The Rise of Skywalker filma, 22:00etan. Donostian izango da bederatzigarren atalaren aurrestreinaldia. Sarrerak oraindik ez daude salgai.
Hiriak lotura zuzena du George Lucas zinemagileak sorturiko Star Wars sagarekin; Donostiako Zinemaldian estreinatu zen 1977ko irailaren 17an.
Los Angelesen izango da mundu mailako estreinaldia, eta bi egun beranduago emango dute Donostian. Izan ere, Disney konpainiak Gipuzkoako hiriburuan izatea erabaki du. Aldiz, hilaren 20an iritsiko da zinema komertzialetara.
Sekretupean antolaturiko proiekzioa izan den arren, Star Wars sagaren zaleek zabaldute dute informazioa sare sozialetan eta Interneteko foroetan. Horiek horrela, pentsa daiteke aurrestrenaldira sagaren zale ugari joango direla mozorratuta.