Mercadabadillo azoka egingo dute Kursaalean

Dabadabak antolatuta, Mercadabadillo azoka egingo dute asteburuan, abenduaren 7an eta 8an, Kursaalaren barruan, 11:00etatik 19:00etara. Bigarren eskuko askotariko gauzak, produktu artisauak eta bestelako produktuak erosi ahal izango dira azokan, eta sarrerak euro bat kostatuko du. Azokan postu bat jartzeko eskaera egiteko epea abenduaren 1ean bukatu zen.