Sute bat piztu da Egian
Anbulantzia eta suhiltzaileak hurbildu dira Egiako sutera. (Argazkia: Iñaki Agirre) Sute bat piztu da ostegun arratsaldean Egian, Mundaiz pasealekuko 10 zenbakian. Donostiako Udalak azaldu duenez, sei edo zazpi pertsona leihotik atera behar izan dituzte suhiltzaileek, eta lau erietxera eraman dituzte, kea arnastu izanagatik.


