"Nazio aniztasunaren aldeko" errepublika aldarrikatu dute Donostiako kaleetan
Azken urteetan egin duten moduan, nazio aniztasuneko Espainiako Errepublika aldarrikatu dute Donostian, Espainiako Konstituzioaren Egunarekin bat eginez egin duten manifestazioan. EAEko elkarte errepublikanoek deituta, Erdialdeko kaleetatik manifestatu dira herritarrak, “errepublika sozial eta nazio anitzaren alde”. Trantsiziotik sortutako eredua “hautsita” dagoela deritzote errepublikanoek, eta gaineratu Konstituzioak inori bermatzen ez dizkion eskubideak adierazten dituela, hala nola, “etxebizitza eta lan duina”. Batzuek Konstituzioa Espainiako “elite ekonomiko eta politikoen pribilegioen berme gisa” erabiltzen dutela salatu dute, monarkiarekin bukatzeko eta hirugarren errepublika aldarrikatuz.
Espainiako bandera errepublikanoak, ikurrinak eta alderdi komunistaren banderak izan dira nagusi manifestazioan, eta hiriko pertsona ezagun batzuk egon dira, hala nola, Haizea Garai, Elkarrekin Podemoseko zinegotzia udalean.