Euskal sagardoa Donostiara iritsi da
Urteroko legez, euskal sagardo berria Urumea ibaitik heldu da Donostiara, eta Aitor Mendiluze eta Agin Laburu bertsolariek girotuta pasa dute txalupatik gurdira, ondoren Bulebarrera eramateko. Eneko Goia alkateak harrera egin dio han sagardo berriari, eta lau eguneko egitarau zabala dute aurretik. Sagardoa Route, ekitaldiaren antolatzailea, eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen ordezkariak herritarrentzat antolatu du Sagardo Apurua, seigarren urtez. Sagardo Apurua izango da aurtengo bilgunea, bai euskal sagardo eta hauen deribatuentzat, eta noski baita produktu honen bueltan gozatu nahi duten guztientzat ere. Jarraian, egun hauetako egitaraua:
Abenduak 6, ostirala
11:30 – Sagardo Berriaren eta baserriko produktuen iritsiera Urumea ibaitik Donostiara, Frantzia pasealekura.
11:30 – Aitor Mendiluze eta Agin Labururen bertso solasaldia, garai bateko ohitura zaharrari hitza jarriz.
11:45 – Sagardo Berriaren eta baserriko produktuen garraioa Sagardo Apurura.
12:30 – Sagardo Apurua 2019 inaugurazio ekitaldia – Hika teatroaren estreinaldia Sagar haragiz emanaldiarekin.
18:00 – Txerri errea dastatzeko aukera (bukatu arte).
19:00 – Dastatze gidatua (3 pintxo eta 3 sagardo).
20:00 – Dastatze gidatua (3 pintxo eta 3 sagardo).
Abenduak 7, larunbata
10:30 – Uzta berriaren aurkezpena 7 lurraldeen izenean
13:00 – Dastatze gidatua (3 pintxo eta 3 sagardo)
19:00 – Bertso-dastatze musikatua Aitor Mendiluze eta Unai Agirre bertsolariekin eta Imanol Kamio musikariarekin.
20:00 – Miren Narbaizaren kontzertua MICE aurkeztuz.
Abenduak 8, igandea
11:30 – Museo enogastronomikoen sarearen tailerrak: Sagardoetxea, Igartubeiti, Gaztaren Interpretazio Zentroa, Txakolingunea y Gatz Museoa. Bakoitzak 40 minutuko tailerrak eskainiko ditu ordena honetan, 15:00ak arte.
11:30 – Sergio Nguema – Kale dantzaren Masterclassa
13:15 – Sergio Nguema – Kale dantzaren kalejira
13:30 – Sergio Nguema KONTZERTUA – sagar muztio naturalaren dastatzea
14:00 – Juan Di Lago DJaren eskutik itxiera jaialdia
Abenduak 9, astelehena
13:30 – Harrera
14:00 – Bazkari maridatua: Euskal sagardoak bertako produktuekin uztartuko dituen otordua izango da jatetxeetan eman daitezkeen aukerak azaltzeko Diametro 200 jatetxearen eta Luis Irizar eskolaren eskutik.
18:00-18:45 – Dani Corman. Nazioarteko Sagardoak.
19:00-21:00 – Show Room-a Euskal Sagardoa.
*Show Room-a dagoen bitartean, Euskal Herriko gaztak eta Eusko Labela duten haragiak modu desberdinean prestatuta dastatzeko aukera izango da Txomin Parrillaren eskutik.