Garaipenaren bidera bueltatzen saiatuko da Reala Huelvan
Gonzalo Arconadaren taldea garaipenaren zaporea dastatu gabe geratu da azken hiru jardunaldietan, baina larunbatean goseari aurre egiteko aukera izango du Andaluzian, Sporting de Huelvaren aurkako neurketan. Realeko neskek joko ona erakutsi dute azken norgehiagoketan, baina jokoan izan dituzten azken bederatzi puntuetatik soilik bi geratu dira Zubietan. Oraindik sailkapenean gora egiteko tartea dute aurretik, ordea, eta goranzko bide hori asteburu honetan hasi dezakete.
Mutilek, berriz, Valladoliderako bidaia egingo dute, ustez ahulagoa den taldearen aurka beste garaipen bat lortu eta taularen goiko partean jarraitzeko asmoz.
Hockeyan, Realak orain arteko dinamika kaskarrari buelta emateko aukera bikaina izango du asteburuko jardunaldi bikoitzarekin. Ostiralean Egararen aurka jokatuko dute donostiarrek, Terrasan, eta ondoren, igandean, Bera Beran lehiatuko dira Athletic Terrassaren aurka.
Saskibaloian, Ibaeta Basketek ligako bigarren sailkatua jasoko du Gascan, Perfumerias Avenida, eta neurketa zaila izango dela aurreikusi daitekeen arren, donostiarrak jarraikako bigarren garaipena lortzen ahaleginduko dira.
Izotz-hockeyan, azkenik, Txuri Urdinen nesken taldeak Milenio bisitatuko du, Logroñon.
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 12. jardunaldia
- Sporting de Huelva – Reala (Larunbata, 16:00)
Gizonezkoen lehen maila, 16. jardunaldia
- Valladolid – Reala (Igandea, 16:00)
HOCKEYA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 7. eta 8. jardunaldiak
- Egara – Reala (Ostirala, 12:30)
- Reala – Athletic Terrassa (Igandea, 12:30)
SASKIBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 11. jardunaldia
- Ibaeta Basket – Perfumerias Avenida (Igandea, 12:15)
IZOTZ HOCKEYA
Emakumezkoen senior maila, 11. jardunaldia
- Milenio – Txuri Urdin (Larunbata, 20:25)