Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, bere bikotekideari eraso egiteagatik
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, 21 urteko gizon batek bere bikotekideari eraso egin zion labana batekin astelehenean, hilaren 2an. Amara auzoko etxebizitza batean izan zen ustezko erasoa, eta Ertzaintzak gizona atxilotu zuen ondoren. Udaleko Bozeramaileen Batzordeak “babesa eta elkartasuna” adierazi diote biktimari, horrelako gertaerak “irmotasunez” salatu eta kondenatu ditu, eta prozeduraren instrukzioa daraman epaitegiari eskatu dio “gertakariak azkar argitzeko”.