Izaro, Wilco, Bryan Ferry eta Amaral izango dira Kursaal Eszenaren denboraldi berrian
Kursaal Eszenak bere denboraldi berria aurkeztu du, 2020ko otsailaren 13tik ekainaren 30era egingo dutena, eta Izaro, Wilco, Bryan Ferry eta Amaral dira denboraldiko hemezortzi emanaldietako artista eta talde nabarmenak. Martxoaren 21ean arituko da Izaro, apirilaren 18an Amaral, ekainaren 22an Bryan Ferry eta ekainaren 30ean Wilco.
Musika klasikoari dagokionez, Don Giovanni opera (Opus Lirica), Turingo RAIren Orkestra Sinfonikoa, Norvegiako Irratiko Orkestra eta Dantza Konpainia Nazionala dira Kursaal Eszenak nabarmendu dituenak. Otsailaren 21ean eta 22an egingo dute Don Giovanni opera, RAIren Orkestra Sinfonikoa martxoaren 15ean arituko da, Norvegiako Irratiko Orkestra apirilaren 29an eta Dantza Konpainia Nazionala maiatzaren 26an. Kursaal Eszenako egitarauaren kontsulta eta sarreren erosketa Kursaalaren webgunean egin daiteke.