Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendi bertsotan aritu dira San Martin merkatuan
Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbio bertsolariek San Martin merkatuan bertso emanaldia egin dute, eta Amaia Agirre izan da gai jartzailea. Gabonak iristear dira, eta gero eta jende gehiago ibiltzen da egunotan merkatuan. Horregatik, giro paregabea sortu dute Gaztelumendik eta Lujanbiok, eta ikusleek maila handiko bi bertsolari ikusteko aukera izan dute. Izan ere, 2015ean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako irabazlea izan zen Gaztelumendi, eta datorren larunbateko finalerako sailkatuta dago. Lujanbio 2003an izan zen Gipuzkoako txapelduna, eta 2009an eta 2017an irabazi zuen Bertsolari Txapelketa Nagusia. Jarraian, IRUTXULOKO HITZAk bertso emanaldian osatutako bideoa: