Donostiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleek Gabonetako kontzertuak emango dituzte hainbat zahar etxetan
Donostia Lagunkoiak Gabonetako kontzertu ziklo bat antolatu du Donostiako Musika eta Dantza Eskolarekin batera, eta hiriko hainbat zahar etxetan arituko dira. Abenduaren 12tik 20ra egingo dute zikloa, eta askotariko kontzertuak egongo dira, hala nola, piano kontzertuak, trikitixa kontzertuak eta gitarra kontzertuak. Jarraian, zikloko egitarau osoa (kontzertu guztiak 17:30ean izango dira):
Abenduak 12: Gitarra taldea, Txara II zahar etxean.
Abenduak 13: Piano ikasleak, Lamourous zahar etxean.
Abenduak 14: Perkusio taldea eta Helduen Hari Orkestra, Zorroaga zahar etxean.
Abenduak 17: Atotxako flautistak, Rezola zahar etxean.
Abenduak 17: Piano ikasleak, San Jose de la Montaña zahar etxean.
Abenduak 18: Trikitilariak, Berio zahar etxean.
Abenduak 19: Saxofoi eta klarinete ikasleak, Bermingham zahar etxean.
Abenduak 20: Trikitilariak eta euskal dantza, Aldakonea zahar etxean.
Abenduak 20: Piano ikasleak, San Jose de la Montaña zahar etxean.