Egitarau zabala prestatu dute asteburuko Craft City Market artisautza azokarako
Craft City Market artisautza azoka egingo dute asteburuan, Tabakalerako Kutxa Kultur Plaza gunean. “Lan hiria” eta “artisautza iraultza” lortu nahi dutela azaldu dute antolatzaileek, eta artisau eta artista bakoitzaren lan prozesua erakutsi nahi dutela. Horregatik antolatu dute azoka, Gipuzkoako artistek diseinatutako eta ekoitzitako produktuentzat erakusleiho izateko helburuarekin. Askotariko produktuak egongo dira azokan, 17:00etatik 21:00etara ostiralean, eta 11:00etatik 21:00etara larunbatean eta igandean, hala nola, zurezko jostailuak, bisuteria, poltsak, zeramika eta moda.
Era berean, kontzertu eta antzerki batzuk ere antolatu dituzte azokan bertan:
Abenduak 13, ostirala:
- 17:30ean, AKIMBO (Musika emanaldia).
- 19:00etan, Ope Loeb (DJ).
Abenduak 14, larunbata:
- 12:00etan, Momorro (perkusioa).
- 17:30ean, Kutxa beltza antzezlana, Tiraka Produkzioak. Aktoreak: Olatz Garitano, Enaitz Zulaika, Maider Corral eta Asier Olaziregi.
- 18:00etan, Solar Sound System DJ-a. DJ ikastaroa energia berriztagarriekin.
Abenduak 15, igandea:
- 12:00etan, Flavio Banterla (kontzertua).
- 17:30ean, Merkatu Beltza (antzerkia).
- 19:00etan, Bellaca (DJ).