'Gabonak zuretzat' programak 250 jarduera baino gehiago izango ditu
Hilaren 14tik urtarrilaren 6ra bitarte izango da Gabonak zuretzat programa. Donostia Gazteriak diseinatu du egitaraua hiriko hainbat eragilerekin elkarlanean. 250 jardueratik gora izango direla adierazi dute aurkezpenean. Besteak beste, ikastaroak, magia ikuskizunak eta antzezlanak.
“Kontsumismoari iskin egiten dion kulturaz eta aisiar gozatzeko ekintza mordoa izango dira hiriko hainbat auzotan”, azaldu dute. Egitaraua bi eskuliburutan bildu dute: batek harrentzako (0-11 urte) eta familientzako jardueren berri ematen du, eta, besteak, gazteentzako direnak (12-30 urte). Gazteria sailaren webgunean dago informazio guztia.
Emanaldi bereziak
Haurrentzako zenbait emanaldi berezi antolatu dituzte. Besteak beste, Trakamatraka ikuskizuna (hilak 26, 17:00; San Telmo Museoa), Mari, Meri eta Lari antzezlana (hilak 27, 17:00; Amassorrain ikastetxea), Tor eta Txoborro margoaren Aztikeriak (urtarrilak 2, 17:30; Kontadores) eta Tomaxen abenturak Azken balea (urtarrilak 2, 17:00; Ibaetako frontoia).
Gazteei dagokienez, Esne Beltza taldeak hilaren 27an kontzertua emango du Intxarrondo Kultur Etxean. 18:00etan izango da, eta 12-17 urte artekoentzat izango da. Gonbidapenak Donostia Gazteriako bulegoetan jaso daitezke eta Donostiako Gaztelekuetan.