'Gure harrotasuna eta gure auzoak ez daude salgai!' lelopean elkarretaratzea egingo dute
Etzi, asteazkena, elkarretaratzea egingo dute Amaran hainbat eragilek deituta: LGTBI+ mugimendua asablada transbolloa, Amarako bizilagunak eta Bizilagunekin plataforma. Gure harrotasuna eta gure auzoak ez daude salgai! lelopean elkartuko dira 19:00etan, Axel hotelaren aurrean.
Bestalde, turistifikazioaren eraginei buruzko mahai ingurua antolatu dute. 19:00etan Amarako zaharren egoitzan izango da. Ondorengoek parte hartuko dute: Harro Plataforma, Heriz Plataforma, Parte Zaharra Bizi auzo elkartea eta Bizilagunekin plataforma.