Baremazio-sistemaren bidez alokairuko etxebizitza bat eskatzeko epea ireki dute
Joan den astean aurkeztu zuen Donostiako Udalak Etxegintzako alokairuko etxeak adjudikatzeko baremazio-sistema, eta gaur, hilaren 10ean, ireki dute eskaerak egiteko epea. Urtarrilaren 10era artea aurkeztu ahal izango dira eskaerak, eta Txomiñeneko alokairuko 162 etxebizitzen adjudikazioan aplikatuko dute sistema berria lehen aldiz.
Etxegintzan izena emanda duten pertsonek posta elektroniko bat edo telefonoan SMS bat jasoko dute, non esteka bat eta kode bat egongo diren, horien bitartez eskaera egin ahal izateko. Erregistratuta ez daudenek, Etxegintzaren webgunean eman dezakete izena. Tramitea edozein ordenagailu edo dispositibotik egin ahal izango da, baita San Martzial 2 kaleko egoitza berriko ordenagailuetatik ere.
Baremazio-sistemak zozketa bidezko sistema aldatuko du, eta eskatzaile bakoitzaren diru-sarrerak, bizitoki bakoitzeko pertsona kopurua, etxebizitza eskatzaileak erregistroan daramatzan urteak edo hirian bizitzen daramatzan urteak, eta egoera bereziak izango ditu kontuan.