Javier Agirre zinemagile donostiarra zendu da
Javier Agirre zinemagile donostiarra hilaren 4ko gauean hil zen, 84 urte zituela. 40 urteko ibilbide oparoa egin zuen Agirrek, 15 urterekin bere lehen zinema kritika argitaratu zuenetik, zinemagile, ekoizle, argazki zuzendari eta gidoilari gisa aritu baitzen. Era berean, 1951. urtetik aurrera, zinema hedabide espezializatuetan idatzi zuen.
Besteak beste, Martes y trece, ni te cases ni te embarques (1982) eta El insólito verano de los Martínez (1974) film arrakastatsuak egin zituen, baina baita hainbat film esperimental ere, bere ibilbideko azken urteetan, bereziki. Izan ere, “anti-zinema” deitzen zuen generoaren sortzailetzat zuen bere burua. Zinema berezi eta introspektiboa zen hori, hizkuntzari buruzko nozioak aztertzeko sortutakoa.
Azaroan, Arteen eta Zientzia Zinematografikoen Akademiaren Urrezko Domina jaso zuten Agirrek eta bere emazteak, Esperanza Roy aktoreak, bien ibilbidea errekonozitzen zuena.