Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak omendu ditu udalak
(Argazkia: Donostiako Udala) Donostiako Udalak omenaldia egin die terrorismoaren eta indarkeriaren biktimei. Alderdi Ederren dagoen biktimak omentzeko monolitoan izan da ekitaldia. Minutu batzuk isilean igaro ostean, lore-eskaintza egin dute Udal Txistularien bandak lagunduta.
Omenaldia normalean azaroaren 10ean egiten da, baina Espainiako hauteskundeen eraginez abendura atzeratzea erabaki zuten.


