2020ko Kirol Txartelaren harpidetzak abenduaren 16tik aurrera egin ahal izango dira
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, datorren urterako Kirol Txartelaren abonuak abenduaren 16tik, astelehenetik, aurrera tramitatzen ahal izango dira. Horretarako, bi modu egongo dira: online www.donostiakirola.eus orrialdearen bidez, eta modu presentzialean Donostia Kirolaren bulegoetan eta herritarrentzako arreta zerbitzua duten udal kiroldegietan.
Martin Ibabek, Kiroletako zinegotziak jakinarazi du 2020ko Kirol Txartelak ekarriko duen berrikuntza nagusia Loiolako Erriberako gimnasioa zerbitzu-eskaintzari atxikitzea izango dela. “Kirol Txartelaren abonatuak gimnasioa erabili ahal izango dute, gainerako udal-kirol instalazioetakoak bezala” esan du. Gimnasio hori BPXsport enpresak kudeatzen du, eta, gaur egun, birmoldaketa lanetan dago. Kirol Txartelaren abonatuek gimnasio horretan sartu ahal izango dute, gainerako udal-kirol instalazioetan bezala. Gimnasio berria egokitzeko lanak urteko lehen seihilekoan amaituta egotea aurreikusten du udalak. Bidebieta eta Paco Yoldi gimnasioak ere birmoldatzea aurreikusten dute.
Era berean, gogorarazi du Altzako bizilagunek Kirol Txartelaren sarrera kuota ez dutela ordaindu beharko oraindik. Kiroletako zinegotziak 2019ko datu “positiboen” berri eman du: “Kirol Txartelak bere errekorra gainditu du. Izan ere, lehen aldiz, 49.000 abonatutik gora izango baititu, 2018. urtean baino 1.000 bazkide gehiago”. “Hazkunde horretan oso paper garrantzitsua jokatu du Altzako udal gimnasio berriak: auzo honetako abonatuen kopurua %18 igo baita 2019 urtean, 1.200 abonatu berriekin” azpimarratu du Ibabek. Bestalde, 2019an sortutako guraso bakarreko familien abonuak erantzun ona izan duela gaineratu du; 100 pertsona inguru izan dira kuota horren onuradun.
Harpidedun motak
Harpidedunen erdiak baino gehiagok familiako modalitateak (orokorra eta familia ugariena) aukeratzen dituela jakinarazi du udalak (%60). Banakako modalitatean artean, berriz, helduena da nagusi (%26), gero 65 Plus (%6,5), Gaztea (%5), Gizarte harpidetza (%4), Adingabea (%2,7) eta, azkenik, ezgaituena (%1). Harpidedun diren pertsonei dagokienez, %53 gizonak dira eta %47 emakumeak, eta adinari dagokionez, %40a 31 eta 50 urte bitartean dago.
Halaber, 60 urte baino gehiago duten pertsonen harpidetzen hazkundea azpimarratu dute, dagoeneko bazkide guztien %12a baino gehiago baitira. Harpidedunen jatorriari dagokionez, Antigua-Bentaberri auzoak lehen postua betetzen du (harpidedun donostiar guztien %18,5), jarraian Amara Berrik (14,5%), %), Aietek (12,5%) eta laugarren posturaino igotzen da Altza (11%). Kirol Txartelaren harpidedunen %10a beste herritakoak dira.