John Zorn, Taj Mahal eta Cecile MacLorin Salvant dira Jazzaldian arituko diren izarretako batzuk
2020ko uztailaren 22tik 26ra egingo dute Donostiako 55. Jazzaldia, eta jaialdian joko duten izarretako batzuen izenak iragarri dituzte jada. John Zorn saxofoi-jotzaileak Jazzaldian errepikatuko du, eta jaialdirako bereziki prestatutako kontzertu bikoitz eskainiko du, non saxofoia bi orduz joko duen New Masada Quartet taldearekin.
Bestalde, Abdullah Ibrahim, Danilo Perez, Hiromi, Kenny Barron, Danilo Rea, Rita Marcotulli eta Dado Moroni piano-jotzaileak; Joe Magnarelli, Enrico Rava, Fabrizio Bosso eta Paolo Fresu tronpeta-jotzaileak; Cecile McLorin Salvant, Kurt Elling eta Sharon Clark abeslariak; Makaya McRaven bateria-jotzailea eta konpositore gaztea; Dave Holland baxu-jotzailea; Fire! Orchestra eskandinaviar eta Ezra Collective taldea arituko dira. Era berean, bluesaren legenda bat ere egongo da Jazzaldian: Taj Mahal, hain justu. New Orleansko Jon Cleary musikariarekin arituko da, gainera.
Proposamen heterogeneo batzuk ere aurkeztu ditu Jazzaldiak, Simple Minds, Graham Nash, Vintage Trouble eta North Mississippi Allstars, Sly & Robbie eta Leon Benavente, hain justu.