Lisabok eta Mursegok kontzertu bana eskainiko dute Antiguako jaietan
Hilabete falta da Antiguako jaien hasierarako, baina auzoko jai batzordeak festetako egitarauaren aurrerapen bat egin du dagoeneko. Iragarpenen artean, urtarrilaren 18an Lisabok eta Mursegok Antiguako frontoian kontzertu bana eskainiko dutela jakinarazi dute. Irungo taldeak oso kontzertu gutxi eskaini ohi ditu urtean zehar, eta Eibarko abeslaria luxuzko kartelkide gisa izango dute. Egiako Telmo Trenor Dj-a, berriz, gaua ixteaz arduratuko da.
Horrez gain, egun bat lehenago, frontoian Antiguako hiru musika talderekin AuzoRock jaialdia egingo dutela iragarri dute ere. Festak urtarrilaren 10etik 20ra bitarte ospatuko dituzte, eta jaietako egitarau osoa aste gutxi barru argitaratuko duela adierazi du jai batzordeak.