Nazioarteko kantu herrikoiak joko ditu Donostiako Orfeoiak Gabonetako kontzertuan
Donostiako Orfeoiak eta UNICEF Euskal Herriko Batzordeak antolatuta, urteroko Gabonetako kontzertua egingo dute hilaren 28an, Kursaalean, 19:00etan. 1998tik UNICEFen alde antolatzen duten egitasmoa da, Haurrak haurrentzat izenburua izango du aurten. Izan ere, 300 bat haurrek hartuko dute parte, Abeslari Txikikoak, Orfeoi Txikikoak eta Orfeoi Gaztekoak, Jakintza eta Ibai ikastoletako abesbatzetako haurrekin batera.
Kontzertuko sarrerak salgai daude 14 eurotan, eta diru guztia UNICEFek haurren biziraupen eta garapenerako dituen programetara bideratuko dute. Aurten Kantu Kolore ere arituko da kontzertuan, eta pieza bat estreinatuko dute: Zuekin. Bestalde, hau da kontzertuan joko dituzten abestien zerrenda:
- Bring me little water, Slivy (M. Smiley).
- Imanol Urbieta gogoan.
- Balleilakka.
- Mare Nostrum.
- Kanpai Soinu, zilar soinu.
- Zuhaitzak.
- Zazpi kolore.
- Baba Yetu.
- Gure animaliak.
- Nire gorputza da.
- Zuekin (Estreinaldia).
- Por eso cantamos juntos.