Realeko akziodunek konfiantza berretsi dute
Realeko Akziodunen Batzar Orokorra egin zuten atzo, hilaren 10ean, Kursaalean, eta akziodunek konfiantza berretsi dute klubeko Administrazio Kontseiluarengan. Klubaren kapitalaren %34,01 izan zen batzarrean, eta bozkatu zituzten lau puntuetan %98tik gorako aldeko botoak jaso zituen kontseiluak.
Bozkatu zituzten gaiak izan ziren 2018/2019 denboraldiko kontuak (%98,78 alde; %0,25 kontra eta %0,97 abstentzioa), 2019/2020 denboraldiko aurrekontua (%98,76 alde; %0,27 kontra eta %0,97 abstentzioa), Anoeta estadioaren berrikuntzaren inbertsioa eta finantziazioaren gaurkotzea (%98,63 alde; %0,44 kontra eta %0,93 abstentzioa), eta Administrazio Kontseiluari baimena ematea batzarrak hartzen dituen erabakiak interpretatu, zuzendu, osatu, betearazi eta garatzeko (%98,94 alde; %0,29 kontra eta %0,77 abstentzioa).