Urumea garbitzearen truke sagardotegira eramango dituzte
“Zatoz gure kanoatan, Urumea ibaia, sagardoaren ibaia garbitzera. Trukean, sagardotegira eramango zaitugu”. Horixe da Loiolako Arrauning elkartearen proposamena. Hilero elkartzen dira Urumea garbitzeko, eta abenduko garbiketa, azkenean, hilaren 28an egingo dute. Eguraldi txarrarengatik atzeratu behar izan dute.
Oraingoan, Txomiñeneko zubitik topoaren zubiraino joango dira kanoatan. 10:00etan geratuko dira Arrauning elkartearen egoitzan (Aralar Mendia, 44). Doakoa da, baina parte hartzeko gutxienekoa da 14 urte izatea. Izena emateko bi modu daude: posta elektroniko bidez (info@arrauning.com) eta WhatsApp bidez (658 72 54 98).