Zazpi pertsona ospitalera eraman dituzte, Oriamendi pasealekuan izandako karbono monoxido isurpen batengatik
Donostiako suhiltzaileek abisu bat jaso dute 10:15ean, Oriamendi pasealekuko 134 zenbakiko etxebizitza bateko galdara batean izandako karbono monoxido emisio batengatik. Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira, eta Donostiako Udalak azaldu duenez, 134 zenbakiko eta 136 zenbakiko etxebizitza batzuetan izan du eragina emisioak. Bederatzi pertsona kaltetuak izan dira, eta horietako zazpi ospitalera eraman behar izan dituzte, denak egoera kontzientean. Ospitalera eraman dituzten pertsonetako bost larri daudela azaldu du udalak, monoxidoa arnastu izanagatik.