Auzoetan ere ospatuko dute San Tomas eguna
San Tomas egunean, abenduaren 21ean, 195 postu jarriko dituzte hirian zehar, eta han janaria, eskulangintzako eta beste hainbat motatako produktuak erosi ahal izango dira. Horietako gehienak, Parte Zaharrean eta Erdialdean egongo dira, baina, auzoetan ere hamaika postu eta hamaika jarduera egongo dira. Gaur aurkeztu dituzte San Tomas eguneko jaiko nondik norakoak, eta Jon Insaustik, Kulturako eta Euskarako zinegotziak, auzoetako egitarauak prestatzeko auzoetako elkarte eta eragileek egindako lana azpimarratu du: “Elkarte horiei esker eraman dezakegu San Tomas eguneko ospakizuna auzoetara”.
Hona hemen auzoetan izango diren jarduerak:
IBAETA – Karlos Santamaria plazan eta frontoian
Abenduak 15, igandea – ILAE Ibaetako Lagunen Auzo Elkarteak antolatuta
- 10:00 Musikarekin girotzen hasiko gara eta txosnako txistorra usaina zabalduko dugu.
- 10:00 Talo eta gozo postuak zabalik.11:00 Tailerrak: fotocalla, eskulanak, eta abar.
- 12:00 Puzgarriak.
- 12:00 Zuzeneko musika (Musika naiz eskolaren eskutik).
INTXAURRONDO – Sagastieder plaza
Abenduak 15, igandea – Haurtxoak Ikasleen Guraso Elkarteak antolatuta
- 10:00 – 15:00 Txistorra postua.
MORLANS – Leire plaza
Abenduak 20, ostirala – Morlanstarrak Auzo Elkarteak antolatuta
- 18:00 Gaztainak erretzea eta trikitilariak.
- 18:00 – 18:30 Mari Domingi eta Olentzeroren eskutitza jasotzea.
- 19:00 Txistorra eta gazta pintxo eta taloak, eta taberna.
- 19:00 Bertako produktuen saskia eta boleto salmenta.
- 19:30 Plaza dantzak.
- 20:30 Saskiaren zozketa.
AMARA BERRI – Armeria plaza
Abenduak 21, larunbata – ABAE Amara Berri Auzo Elkarteak antolatuta
- 10:00 – 20:00 Txistorra postuak, animalien erakusketa, artisauak, eztia eta gozogintza.
AMARA – Easo plaza eta Arroka frontoia
Abenduak 21, larunbata – Amara Bai Auzo Elkateak antolatuta
- Egunean zehar txistorra (parrilan) eta sagardoa.
- 10:00 Artisautza, txistorra eta edarien muntaia.
- 11:00 Haur jolasak.
- 12:00 Erromeria.
- 17:00 Kontzertua.
- 19:00 Festaren amaiera.
ANTIGUA – Gaskonia plaza
Abenduak 21, larunbata – Etiopia Utopia fundazioak antolatuta
- 09:00 – 17:00 Txistorra postua eta musika.
GROS – Txofre plaza
Abenduak 21, ostirala – Groseko jai batzordea
- Egun osoan zehar txistorra, euskal artisau eta euskal produktuen postuak eta postuen arteko lehiaketa.
- 10:00 Egunaren hasiera.
- 11:00 Postuen arteko pintxo lehiaketa.
- 11:00 Haurrentzako tailerrak, Urrats Taldeak antolatuta.
- 11:30 Zuhaiztiko haurren dantza emanaldia.
- 12:30 Haur eta gaztetxoentzat dantza festa, DJonen eskutik.
- 12:30 “Artzain-joko herrikoiak” Ubarroiek antolatuta.
- 14:00 Revuelta anaiak, Jesus Etxebeste eta Aizpurua kantariak.
- 15:00 Postuen arteko sari banaketa.
- 15:30 Andoni Ollokiegi bakarlariaren emanaldia.
- 16:30 Ereski abesbatza, Karkizano kaletik abiatuta, auzoko kaleetan zehar.
- 17:00 Erraldoi eta buruhandiak auzoko kaleetan zehar, Nafarroa Behera plazatik aterata.
- 18:30 Ezten Giro erromeria, Okendo Kultur Etxeak antolatuta.
- 20:00 Zezen suzkoa.
- 21:30 DJ Miau, Pandora tabernan.
INTXAURRONDO – Bernart Etxepare plaza
Abenduak 21, larunbata – Urdintxok antolatuta
- Egun osoan zehar txistorra postuak eta musika.
- 10:00-20:00 Azoka.
- 12:00 Burduntzia.
- 12:00-14:00 Puzgarriak.
- 16:00-18:00 Puzgarriak.
- 18:30 Txokolatada.
- 20:00 Zezen suzkoa.
LOIOLA – Latsarien plaza
Abenduak 21, larunbata – Loiolako Jai Batzordeak antolatuta
- 10:00 Musika.
- 10:00 – 16:00 Txistorra eta sagardo postuak.
- 16:30 Haur jolasak eta musika.