San Tomas egun goiztiarra ospatuko dute Altzan
Abenduaren 21 arte itxaron gabe, San Tomas jaia ospatuko dute larunbatean, hilaren 14an, Altzan. Larratxoko Josu Artetxe plaza izango dute Altzania kultur elkarteak antolatutako jaiaren erdigunea, eta ohikoa den bezala, animalien eta askotariko produktuen azoka egingo dute, besteak beste, inguruetako baserritarren produktuak (Amoreder, Kastilun, Eguzki Borda), gaztak, marmeladak, eta abar. 11:00etan hasiko dute egitaraua, eta txistorra izango da protagonista nagusia: zonaldeko hainbat elkartek eta hezkuntza zentrok postuak jarriko dituzte, eta janaria eta edaria erosteko aukera zabala izango da.
Azken hamarkadetan arrakasta handiko jaia izan da Altzako San Tomas jaia, eta antolatzaileen arabera, urtetik urtera gehiago joaten dira ospakizunera. Adin guztietarako jarduerak antolatu ditu elkarteak, esaterako, 11:30ean, umeentzat berbena izango da, Eneko Arrate bertsolariak gidatuta; Herri Ametsa eskolako dantza taldeak ere parte hartuko du. 15:00etan, herri bazkaria egingo dute Altzania kultur elkartean, eta 15 euroko menuak honakoa izango du: babarrunak “bere sakramentuekin”, postrea, kafea eta kopa. Txartelak erosteko aukera izango da Nido, Lanbroa, Ipotx eta Elizondo tabernetan. Festa amaitzeko, Andoni Ollokiegi musikariak kontzertua egingo du, 20:00etan.
Hona hemen iazko San Tomas eguneko hainbat irudi, Altza eta Bidebietakoak: