Udazken koloretan
Hiritik apur bat aldentzea bezalakorik ez dago udazken koloreak euren handitasunean ikusteko. Donostiako kaleetan zehar ere goza dezakegu urtaroa, kale eta pasealeku ugari daude hostoz estalita, koloretako zuhaitzak albo banatan dituztenak. Baina, basoek osatzen dituzten kolore masak zoragarriak dira, are gehiago, argi-itzalak sortzen dituzten egun lainotsuetan.