Garbitzaileek soldata arrakalaren aurkako greba egin dute
ELA sindikatuak eginiko deialdiarekin bat eginez, Gipuzkoako lokal eta eraikinetako garbitzaileek greba egin dute gaur Donostian, hirian zehar hainbat protesta eginez. Haien aldarrikapen nagusia emakumeen eta gizonen arteko soldata arrakala ezabatzea da. Izan ere, eraikin eta lokaletako langileek, emakumeak gehienak, maskulinizatua dagoen kale garbitzaileen sektoreko langileek baino %28 gutxiago kobratzen dute.
Garbitzaileek denbora luzea daramate lan-esparru feminizatuan bizi duten prekaritatea salatzen, eta urtebetez egon dira Aspel patronalarekin soldata arrakala ezabatzeko hitzarmen bat negoziatzen. Gaur, ordea, patronalaren jarrera seinalatu dute, arrakala ukatu egiten duela azpimarratuz.
Garbikuntzako soldata arrakala erre dute langileek greba eguneko manifestazioaren amaieran.
— ELA Donostia (@ELAdonostia) December 17, 2019
Las trabajadoras de la limpieza han quemado la brecha salarial al finalizar la manifestación del día de huelga #garbiketaborrokan pic.twitter.com/gvaGO4qK5f
Donostian, ELA sindikatuak manifestazio bat egin du Parte Zaharrean zehar, eta bere amaieran, garbitzaileek “soldata arrakalari su emateko” su bat piztu dute. LAB sindikatuak, berriz, protesta egin du Egiako pasabidean, kaleko garbitzaileekin batera.