Ordutegi bereziak izango dira Donostia Kulturako guneetan, Gabonak direla eta
Abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra Gabonetako ordutegi bereziak izango dituzte Donostia Kulturako guneek. Alde batetik, Erregina Erregeorde 8ko bulegoak astelehenetik ostiralera irekiko dituzte (9:00-13:30), jaiegunetan izan ezik (abenduak 25, eta urtarrilak 1 eta 6). Bestetik, Konstituzio plazako bulegoak, astelehenetik ostiralera (9:00-13:30), jaiegunetan izan ezik.
San Telmo Museoa zabalik egongo da 10:00etatik 20:00etara egun gehienetan. Abenduaren 21ean, 24an eta 31n, 10:00-14:00 izango da ordutegia, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean museoa itxita egongo da. Urtarrilaren 6an zabalik egongo da, 10:00etatik 20:00etara.
Antzokietako leihatiletan ere izango dira aldaketak:
- Victoria Eugenia: leihatila egunero egongo da zabalik (11:30-13:30 / 17:00-20:00), salbuespen hauekin: abenduak 24 eta 31 (11:30-13:30). Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an, itxita. Ohiko ordutegiaz gain, urtarrilaren 3an, leihatila 16:00etan zabalduko da (lehen emanaldia 17:00etan delako).
- Antzoki Zaharra: leihatila egunero egongo da zabalik (11:30-13:30 / 17:00-20:00), salbuespen hauekin: abenduak 21, 24, 25 eta 31 zein urtarrilak 1 eta 6 (egun hauetan itxita egongo da). Ohiko ordutegiaz gain, abenduaren 22an eta urtarrilaren 2an leihatila 16:30ean zabalduko da (lehen emanaldia 17:30ean delako).
Honakoak, berriz, izango dira kultur etxeetako eta liburutegietako Gabonetako ordutegiak:
- Amundarain Mediateka (Martutene): abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra, astelehenetik ostiralera (10:30-13:30), jaiegunetan izan ezik (abenduak 25 eta urtarrilak 1 eta 6).
- Aiete kultur etxea: abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra, asteartetik igandera, jaiegunetan izan ezik: 10:00-14:00; abenduaren 28an eta urtarrilaren 4an: 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Abenduaren 23an, 25ean eta 30ean zein urtarrilaren 1ean eta 6an, itxita.
- Casares eta Tomasene kultur etxeak: abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan (Tomasene soilik), 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Salbuespenak: abenduaren 21ean, 24an eta 31n, 10:00-14:00. Abenduak 25, urtarrilak 1 eta 6, itxita.
- Egia kultur etxea: abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; liburutegia zabalik egongo da arratsaldez abenduaren 23an eta 30ean: 16:00-19:00. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean zein 6an, itxita.
- Ernest Lluch kultur etxea: abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Salbuespenak: abenduaren 21ean, 24an eta 31n, 10:00-14:00. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean zein 6an, itxita.
- Haur Liburutegi Nagusia eta Haur Liburuaren Dokumentazio gunea (Fermin Calbeton, 25): Abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra, astelehenetik larunbatera: 10:00-14:00. Abenduak 21 eta 25, urtarrilak 1 eta 6, itxita.
- Larrotxene eta Intxaurrondo kultur etxeak: abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean zein 6an, itxita. Intxaurrondo K.E.: abenduaren 23an eta 30ean: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Larrotxene K.E.: abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an: 10:00-14:00 / 16:00-19:00.
- Larratxo liburutegia: abenduaren 23etik urtarrilaren 6ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean zein 6an, itxita.
- Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder): astelehenetik ostiralera, 10:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Ordutegi bereziak abenduaren 21ean, 24an eta 31n: 10:00-14:00. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean zein 6an, itxita.
- Loiola kultur etxea: abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; liburutegia zabalik egongo da arratsaldez abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an: 16:00-19:00. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean zein 6an, itxita.
- Lugaritz kultur etxea: abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; liburutegia zabalik egongo da arratsaldez abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an: 16:00-19:00. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean zein 6an, itxita.
- Okendo kultur etxea: abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Salbuespenak: abenduaren 21ean, 24an eta 31n, 10:00-14:00. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean zein 6an, itxita.