Ostiralean banatuko dituzte Donostiako Udaleko 2020ko egutegiak
Donostiako Udalak ostiralean, hilaren 20an, banatuko ditu 2020ko egutegiak, 11:00etatik aurrera. Udaletxeko sarrera nagusian, Udal Musika eta Dantza Eskolan eta Altzako Udalinfo bulegoan ahal izango dira eskuratu. Bestalde, kultur etxe batzuetan ere lortu ahal izango dira: Okendon, Casaresen, Ernest Lluchen eta Egian 11:00etatik aurrera, eta Aieten, Intxaurrondon, Larrotxenen, Loiolan, Larratxon eta Antigua-Lugaritzen 16:30etik aurrera, hain justu.
Hiriko saltoki historikoak omendu dituzte egutegi berrian, eta hilabete bakoitzean saltoki horietako baten argazkia dago, bere historia eta guzti: Sastreria Cortes, Semillas Elosegui, Casa Ponsol, Ajuria, Perfumeria Benegas, Arenzana, Villa Maria Luisa, Farmacia Imaz Casadevante, Casa Erviti, Pasteleria Otaegui, La Casa del Artista eta Eskulanen Etxea izango dira omendutako saltokiak. Era berean, sei argazkilariren irudiak erabili dituzte egutegia osatzeko: Esti Veintemillas Barreda, Nagore Iraola Gonzalez, Alex Iturralde, Sara Santos Castaño, Dani Blanco Castillon eta Pablo Gomez Alvarez, hain zuzen.
Urteroko legez, Goienetxe Fundazioko kideen laguntzarekin banatuko dituzte egutegiak, eta asteartetik aurrera, betiere soberan geratuko balira, banaketa puntuetan eskuratu ahalko dira, baita udaletxeko sarreran ere.