Donostiako Udalak 432 milioi euroko aurrekontua izango du 2020an
Udal gobernuak 20 erdibideko zuzenketa adostu ditu PPren eta EH Bilduren udal taldeekin.
Urteko azken udalbatzarrean onartu du Donostiako Udalbatzak 2020ko aurrekontua. Hain zuzen ere, 432.540.636 euroko aurrekontua izango du datorren urterako. Iaz baino %7,5 txikiagoa da Anoeta futbol zelaiaren birmoldaketa lanengatik.
Jaime Dominguez-Macaya Ogasun zinegotziak azaldu duenez, “aurrekontu orekatua” izango du udalak. “Izan ere, diru-sarrerak banatuko ditu hiriak donostiarrek dituzten askotariko beharren artean”. Aurrekontuak “egonkortasun helburua” betetzen duela gaineratu du, “bere zorra %31,38 den neurrian, administrazio publikoei ezarritako mugatik oso urrun”.
Bestalde, inbertsio gehiago egingo ditu udalak datorren urtean. “Gastu arrunta %3 handituko da, hiritarrek jasotzen dituzten zerbitzuen kalitatea kontsolidatuz”, adierazi du Dominguez-Macayak.
Erdibideko zuzenketak
Udal gobernuak 20 erdibideko zuzenketa adostu ditu PPren eta EH Bilduren udal taldeekin; 13 eta 7, hurrenez hurren. Alderdi Popularrarekin adosturiko zuzenketak ondorengoak dira:
- 147.000 euro gutxitzea Kontingentzia Funtsatik
- 497.000 euro gutxitzea kapital gastuko lursailen eta beste ondasun eta eskubideen jabetza egiteko, desjabetzen indemnizazioak ordaintzeko eta behin behineko ostatu emateko aurrekontu-sailatik
- 14.000 euro Estella/Lizarra kalean hiri-altzairuak jartzeko
- 80.000 euro gehiago bideratzea Donostiako Etxegintzari Alokabideren funtzioa modernizatzeko baliabideak handitzeko
- 20.000 euro Plastiko biodegradarrien erabilera sustatzeko ekintzak egiteko
- 24.000 euro Soldaduen plazan lanak egiteko
- 9.500 euro txakurrak eta katuak ez baztertzeko eta adoptatzeko kanpaina egiteko
- 300.000 euro Amarako saneamendu-sarea konpontzeko
- 100.000 euro Amarako haur parkeak berritzeko
- 75.000 euro gehiago bideratzea energia-eraginkortasuna hobetzeko neurrien aurrekontu-sailara, Udalak ELENA europako funts programara sartzeko eman beharreko pausoak aztertzeko
- 20.000 euro gehiago hiriko hainbat puntu kritiko hobetzeko
- 1.000 euro gehiago bideratzea Donostiako Sustapen Sozietateara, Donostiara talentua erakartzeko behar diren gune erresidentzialen alternatibak aztertzeko (Talent House II)
- 1.000 euro gehiago bideratzea Donostiako Etxigintzara, FEDER funtsekin lotura duten ekimenen sorrera aztertzeko, belaunaldien arteko couhousing direlako ekintzak egiteko.
EH Bildurekin, berriz, honako 7 zuzenketak adostu ditu:
- 140.000 euro gutxitzea Kontingentzia Funtsatik
- 400.000 euro gutxitzea Loiolako Trabesiatik
- 40.000 euro indarkeria matxistaren biktimentzako etxebizitzetarako
- 100.000 euro Kalean bizi direnentzat programarako
- 330.000 euro Matigoxotegi futbol zelaian hobekuntzak egiteko
- 70.000 euro Oleta eta Pikabean puntu kritikoak kentzeko eta irisgarritasuna hobetzeko
- 400.000 euro gehiago 2021erako Loiolako Trabesiarako
Proiektu garrantzitsuak
Aurrekontuaren baitan 90 aurrekontu-sail daude inbertsioak egiteko. Ondorengoak dira, besteak beste:
- Matigoxotegi futbol zelaia (330.000 €)
- Amarako saneamendu-sarea (300.000 €)
- Altzako kiroldegia (2.500.000 €)
- Altzako Kiroldegiko kanpoko igerilekuak (1.200.000€)
- Altzako Kiroldegi inguruko hirigintza lanak (900.000€)
- Merkeareko futbol zelaia (1.250.000€)
- Zubietako Hockey zelaia (1.206.641€)
- 17 linean BEI proiektua (1.500.000€)
- Loiolako ibilbidea (3.350.000 €)
- Iztuetako biaduktua (3.000.000€)
- Espartxo zubia (105.000€)
- Astiñene zubia (1.130.000€)
- Zolaketa eta Asfaltatzea (1.125.000€)
- Ikastetxetan hobekuntzak (330.000 €)
- Zahar-etxetan hobekuntzak (1.248.412€)
- Irisgarritasunean hobekuntzak (200.000€)
- Haizearen Orraziaren birgaitzea (600.00€)
- Ekialdeko Barrutiko proiektuak (1.330.000€)
- Ezkusaitzetako urbanizaioa (8.900.000 €)