Hainbat aldaketa egingo ditu Dbusek abenduaren 24an eta 25ean
Dbusen autobus zerbitzuetan hainbat aldaketa egingo dituzte Gabonak direla eta, abenduaren 24an eta 25ean. Alde batetik, hilaren 24an lehenago bukatuko dira linea guztietako autobus zerbitzuak, 20:00 eta 20:30 artean, hain justu. Era berean, gautxori zerbitzu bereziak jarriko dituzte gau horretan: 5:00etan bukatuko dira B1, B2, B3, B4 eta B6 lineak, eta 4:30ean B8, B9 eta B10 lineak.
Bestetik, abenduaren 25ean askotariko aldaketak egingo dituzte linea guztien ordutegietan, abenduaren 31ean ere aplikatuko dituztenak. Aldaketa horiek guztiak, lineaz linea, helbide honetan kontsultatu daitezke. Uliako taxibusaren abenduaren 24ko eta 31ko azken irteerak 20:10ean Colonetik eta 20:30ean Uliatik izango dira. Abenduaren 25ekoak eta urtarrilaren 1eko lehenengo irteerak, ordea, 9:10ean eta 9:30ean izango dira, Colonetik eta Uliatik, hurrenez hurren.
Azkenik, Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrerarekin ere hainbat aldaketa egingo dituzte autobus linea guztietan:
Astelehena, abenduaren 23a -Antigua:
- 5. BENTA-BERRI LINEA, 19:00etatik 21:30eraMatia kalearen itxiera dela eta, Matia, Benta Berri, R.M. Azkue, R.M. Azkue 32, Zarautz Hiribidea 90 eta Zarautz Hiribidea 122 beste geltoki hauetara lekualdatuko dira: Zumalakarregi 10, Anbulatorioa, Irakasle Eskola, Unibertsitatea, Tolosa Hiribidea 112 eta 138.
Asteartea, abenduaren 24a-Antigua:
- 5. BENTA-BERRI linea11:00etatik 13:30era:Matia kalearen itxiera dela eta, Matia, Benta Berri, R.M. Azkue, R.M. Azkue 32, Zarautz Hiribidea 90 eta Zarautz Hiribidea 122 beste geltoki hauetara lekualdatuko dira: Zumalakarregi 10, Anbulatorioa, Irakasle Eskola, Unibertsitatea, Tolosa Hiribidea 112 eta 138.
Asteartea, abenduaren 24a -Bidebieta:
- 14. BIDEBIETA linea 17:15etik 19:15era:Bukaerako geldialdia egingo da Juan XXIII geltokian. Honako geltoki hauek zerbitzurik gabe geratuko dira: Julio Urkijo kaleko bi geltokiak eta Serapio Mujka. Juan XXIII-ra lekualdatuko dira.
Asteartea, abenduaren 24a -Trintxerpe:
- 38. TRINTXERPE-ALTZA-MOLINAO 18:00etatik 20:30era:Euskadi Etorbidearen itxiera dela eta, Euskadi Etorbidea 5eta Euskadi Etorbidea-Azoka geltokiak lekualdatuko dira: Euskadi Etorbidea Portualdea bidegurutzean.
Asteartea, abenduaren 24a, 17:45etik 20:00etara:
- 5.BENTA BERRI eta25.B.BERRI-AÑORGA Artzain Ona,Okendo, Boulevard eta Zubieta 14ko geltokiak San Martin 37ra lekualdatuko dira.
- 16.IGELDO eta 18.SEMINARIOA Artzain Ona, Okendo, Gipuzkoa Plazaeta Zubieta 14ko geltokiak San Martin 37ra lekualdatuko dira.
- 19. AIETE-BERA BERA Artzain Ona, Okendo,Gipuzkoa Plazaeta Urbieta 6ko geltokiak Urbieta 38ra lekualdatuko dira.
- 21.MUTUALITATEAK-ANOETA, 26.AMARA-MARTUTENEeta28.AMARA-OSPITALEAK San Martin 25, Okendo, Boulevard eta Urbieta 6-12 geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira, eta Urbieta 30era eramango dira.
- 8.GROS-INTXAURRONDO, 9.EGIA-INTX, 29.HEGO INTX-SUReta42.ALDAPA-EGIA Linea hauek Legazpi kalean egingo dute amaiera geltokia. Hemendik Idiakez kaletik joango dira, Askatasunaren Hiribidea 7an geltokia eginez (14 linearen geltokia). Boulevard eta Askatasunaren Hiribidea 15 geltokiak bertan behera geratuko dira.
- 13.ALTZA Ohiko geltokia egingo du Boulevardean. Ondoren Legazpi eta Idiakez kaletik igaroko da, Askatasunaren Hiribidea 7an geltokia eginez.
- 31.INTXAURRONDO-OSPITALEAK-ALTZA Aiete alderantz, Boulevardeko geltokia Gipuzkoa Plazara lekualdatuko da (14 linearen geltokia).Boulevard eta Urbieta 6 geltokiak bertan behera geratuko dira, eta Gipuzkoa Plazara edo Urbieta 38ra eramango dira.
- 33.LARRATXO-INTX-ANTIGUO-BERIO, 40-GROS-ANTIGUO-IGARA Askatasunaren Hiribidea 18ko eta Zubieta 14ko geltokiak Easo 27ra (Telepizzaren aurrealdean) eramango dira.
- 36.SAN ROKE-ALDAKONEA -San Roke alderantz: Askatasunaren Hiribidea 20 eta Urbieta 6 geltokiak Gipuzkoa plazara (14 linearen geltokira) eta Urbieta 38 lekualdatuko dira.-Aldakonea alderantz: San Martin 25eta Askatasunaren Hiribidea 19 geltokiak Askatasunaren Hiribidea 3ra lekualdatuko dira.
- 37.RODIL-ZORROAGASan Martin 25eta Askatasunaren Hiribidea 21 Askatasunaren Hiribidea 3ra lekualdatuko dira.
- 45.ESTACIONES RENFE-BUS GELTOKIAK-ANTIGUO-AIETE Askatasunaren Hiribidea 18ko eta Zubieta 14ko geltokiak Easo 27ra (Telepizzaren aurrealdean)eramango dira.
- 46.MORLANS Bizkaia Pasealekua, Gernikako Arbola, Mª Cristina Zubia, Askatasunaren Hiribidea 20 eta Urbieta 6 geltokiak Urbieta 38ra eramango dira.