Koban, Unidad Alavesa, Señor No, Dogo eta Bullet Proof Lovers, Ttan Ttakun irratiaren urteroko festan
Iragarri dute dagoeneko Ttan Ttakun irratiak urtero egiten duen festaren eguna eta egitaraua. Urtarrilaren 11n, larunbatean egingo dute, Egia kultur etxean. Aurten, jakinarazi dute 22:45ean irekiko dituztela ateak, eta goizaldeko 06:00etara luzatuko dela festa.
Bi areto egokituko dituzte: alde batetik, Gazteszenan egingo dituzte kontzertuak, eta han joko dute Señor No, Dogo, Bullet Proof Lovers, Unidad Alavesa eta Koban taldeek. Bestetik, kultur etxeko hitzaldi aretoa erabiliko dute, eta han izango dira musika jartzen Sarcastic, Lola Mento, Lanbroa, Azken dantza, Emesutan, Pemaulk, Kokonauta eta RK mari.
Sarrera 5 euroan eros daiteke honako tabernetan: Bidebietako Zumardin, Egiako La Tabernan, Parte Zaharreko Eigerren eta Amarak La Bodeguillan. Gainera, Donostia Kulturaren bitartez ere eros daiteke, honako estekan.