Agurra
Inoiz ez zaizkit agurrak gustatu. Beti izan direlako aireportu baten bueltan eta jatorrian ‘agur’ esan behar izan baitiet beti pertsona maiteei, helmugan beste hainbesteri ‘kaixo’ esateko izan bada ere. Eta gerora, jatorria zena helmuga bilakatzen da, eta helmuga zena jatorri eta, ezinbestean, egoera berdinean aurkitzen zara berriro. Beti erdibituta, baina beti geroz eta osoago. Eta oraingoan ere, agur esatera nator eta eskerrak ematera; oraingo honetan helmuga beste toki batean daukat eta. Ondo izan.