Egitarau zabala prestatu dute Añorgan Gabonetarako
Añorgan prest daude Gabonetarako, eta askotariko jarduerak prestatu dituzte auzoan, datozen egunetarako. Igandean, hilaren 22an, San Tomas jaiko ajeari aurre egiteko, Mari Domingi kontu kontaria egongo da auzoko Jolas Etxean, 17:00etan (jarduera guztiak ordu berean izango dira).
Hurrengo asteburuan Mari, Meri eta Lari antzezlanaz gozatu ahal izango Amassorrain ikastetxean, hilaren 27an. Hurrengo egunean Lotte filma proiektatuko dute Jolas Etxean, eta Zurjole marketin ikastaroa egingo dute hilaren 30ean, Amassorrainen. Azkenik, urte berriari hasiera emateko, zirku ikastaroa egingo dute urtarrilaren 4an, Harrobiaren plazan.