Realak Becerril herria eta klubeko jokalari guztiak Anoetako partida bat ikustera gonbidatu ditu
Realak Becerril taldearen aurka jokatu zuen atzo, hilaren 19an, Erregearen Kopako partida batean, eta 0-8 irabazi zuen. Nahiz eta oso emaitza txarra lortu, jarrera aparta izan zuten Becerril taldeko jokalariek eta zaleek txuri-urdinekin. Horregatik, eta taldearen esfortzua saritzeko –Becerrileko jokalariak ez dira futboletik bizi, beste lanbide batzuk dituzte–, talde guztia eta zuzendaritza Realaren Anoetako partida bat ikustera gonbidatu du klub txuri-urdinak, bidaia eta gastu guztiak ere ordainduz.
Era berean, Becerril de Campos herriko biztanle guztiei ere luzatu die gonbita Realak –754 pertsona bizi dira han–, eta autobusak antolatzeko prest ere agertu da. Juan Antonio Redondo Becerril taldeko presidentea gonbitarekin pozik agertu da Marca hedabideari egindako adierazpenetan, eta egutegia koadratu behar dutela azaldu du, baina “poz-pozik” joango direla.