Amara alaituko dute abestuz eta dantzatuz hilaren 24an
Abenduaren 24an goizeko 11etatik ariko dira kantuan eta dantzan Amara auzoan. Olentzero eta Mari Domingi omenduko dituzte, eta auzoan zehar ibiliko dira. Amara kaleko Mamur elkartean geratu dira aipaturiko orduan (11:00). Azken egunetan entseguak egin dituzte.
Olentzero eta Mari Domingi arratsaldean jaitsiko dira menditik.