Erdialdeko trafikoan eragina izango du Olentzero eta Mari Domingiren desfileak
Mari Domingi eta Olentzero udaletxean.Donostia Kultura Bihar egingo den Olentzero eta Mari Domingiren ibilbideak Erdialdeko trafikoan, aparkalekuetan eta errepideetan eragina izango du. Kaleen mozketak 18:00etan hasiko dira eta gutxi gorabehera 20:00etan bukatuko dira.
18:00etatik aurrera Bulebarreko zumardia, Hernani kalea eta San Martzial kalea itxi egingo dira. 20:00ak aldera hiriak normaltasuna berreskuratzea aurreikusten da.
Desfilea 18:30ean hasiko da eta honako ibilbidea izango du: Bulebarreko zumardia, Hernani kalea, Loiola kalea, San Martzial kalea, Getaria kalea, Txurruka kalea, Gipuzkoa plaza, Elkano kalea, Boulevard zumardia, Alderdi Eder (udaletxe aurrean).


