Erviti musika dendak San Martin kaleko lokala utziko du
Alokairu arazoengatik lekuz aldatzera behartu dute 1875ean irekitako establezimendua.
1875ean ireki zuten Erviti musika-denda, eta San Martin kalean du egoitza. Ez dute itxiko, baina San Martin kalea utziko dute. Arrazoia ezaguna da: alokairuaren igoera. IRUTXULOKO HITZAk jakin ahal izan duenez, lokal berri baten bila dabiltza.
Hiriko historiaren parte izanik ere, Donostian jarraitzea zail ikusten dute. Une honetan, denda ireki zutenen bosgarren belaunaldiak darama aurrera establezimendu ezaguna. Dena dela, argi dute urtetan eskainitako zerbitzuari eutsiko diotela.
Erviti denda aitzindaria da musika-tresna eta partituretan. San Martin kalean ez bada ere, ziur daude euren historiari jarraipena emango diotela.