Umorezko bakarrizketez gozatzeko aukera egongo da Doka aretoan
Hiru umoregilek urteari barrea eraginez emango diote bukaera Antiguako Doka aretoan. Umorezko bakarrizketen saioa igandean izango da, eta 18:30ean hasiko da. Sarrera 5 eurokoa da.
Txiki, Alex Rabanal eta Ñako izango dira umoregileek parte hartuko dute. Txikik Aurten 40 urte ta aldapan behera niek bakarrizketa saioa emango du. Otsailean estreinatu zuenetik 40 bakarrizketa inguru egin ditu urte honetan. Bestalde, Lazkaoko Alex Rabanal urte mordoa darama bakarrizketak egiten, eta Paramount Comedy eta ETB2 telebista kateetan parte hartu du. Azkenik, Antiguako Ñako umoregilea azken urteetan egin da ezaguna.