Amara Berri ikastetxeko haur eskola egokitzeko proiektua abian da
Urbieta kalean dago Amara Berri ikastetxe publikoa. Urbieta kalean ikastetxeak duen eraikineko haur eskola egokitzeko proiektua onartu du Donostiako Udalak. 349.239 euroko aurrekontua du proiektuak.
Horrela, 1 eta 2 urte bitarteko umeentzako bi gela berri sortu ahal izango dira, lo egiteko eremuekin eta bainatzeko zein otorduak prestatzeko eremu partekatuekin.
Proiektuaren arabera, eraikinaren zati bateko zenbait barne-espazio egokitu behar dira, 141 metro koadroko azalera dutenak, 1 eta 2 urte bitarteko geletara egokitzeko. Bestalde, patioan dagoen 80 metro koadroko eraikina eraitsiko da, honen azalera librea handitzeko.


