Santiago Cocaren heriotzaren kasuan herri akusazio gisa ariko da udala
Apirilaren 28an Santiago Coca gazte donostiarra hil zen, 18 eta 25 urte bitarteko beste zazpi gaztek udaletxearen inguruan eman zioten ustezko jipoiarengatik. Horren aurrean, Donostiako Udalak erabaki du herri akusazio gisa jardutea auzibidean.
Lege aldetik muga eta arazo batzuk ditu udalak herri akusazio gisa aritzeko. Ordea, salbuespenezko gertaera bortitzarengatik, aurrera egitea erabaki du. Bozeramaileen Batzordeak ontzat jo zuen herri ekintza gauzatzea, eta udal gobernuak ere. Beraz, donostiar baten ustezko hiltzaileen aurka hasitako prozesuan parte hartuko du udalak. Horretarako, gai honetan berezitutako abokaturen bat hartzea erabaki dute.
Elkarretaratze jendetsua egin zuten Alderdi Ederren apirilaren 29an. Egun bat beranduago, epaileak ustezko zazpi erasotzaileetatik sei espetxeratu zituen.