Dbusek jakinarazi ditu urte zahar gaueko eta urte berriko ordutegiak
Hilaren 31n eta urtarrilaren 1ean Dbusen autobusek ibilbide eta geltoki aldaketak izango dituzte. Batetik, arratsaldeko zein gaueko zerbitzuetan, eta bestetik San Silvestre lasterketak eragiten dituenetan.
Hain zuzen ere, urte zahar gauean autobus zerbitzuak 20:30ak aldera bukatuko dira (informazioa). Gerora, Dbusek Gautxori zerbitzuak eskainiko ditu gau osoan zehar. Zehazki, ordubatetik hasita goizeko lehen zerbitzuekin lotu arte (informazioa). Urtarrilaren 1ean, berriz, ordutegiak hemen topatuko dituzue.
San Silvestre proba dela eta, 15:00etatik 18:00etara gutxi gorabehera lekualdaketak egingo dira Dbusen zerbitzuetan (informazioa).
