Kostaldeko soinuak ekarriko ditu Juan Mari Beltranek
Juan Mari Beltran musikari donostiarra eta bere banda zuzenean ariko dira gaur Viktoria Eugeniako Club aretoan. Kostaldeko soinuak disko berriko abestiak aurkeztuko dituzte, 20:00etatik aurrera. Sarrerak 14 euro balio ditu. Berria egunkarian elkarrizketa egin diote.
Lan berrian, Beltranek euskal kostaldea kantuz kantu egiteko aukera ematen du; itsasoa, ontziak, marinelak, arrantzaleak eta arraunlarien inguruko historiak eta istorioak. Hain zuzen ere, herriz herri jasotako hemeretzi pieza eta hamaika gai ditu diskoak. Hala nola, ontzietan pasatako goseteak, ekaitzak, tragediak, baleen arrantzaren kontakizunak, eta festa zein ospakizunak.