Txillardegiren omenezko jarduerak egingo dituzte urtarrila hasieran
Txillardegi udal liburutegia ekimenak antolatuta, urtarrilean bi jarduera egingo dituzte. Txillardegiren Santa Klara uharte maitea izenpean aurkeztu dituzte.
Urtarrilaren 9an hitzaldiak eta bideoak izango dira San Jeronimo kaleko sotoan. Elixabete Garmendia kazetariak, J.G. de Vicente (Parkea Bizirik) eta J. Arechaldek zein M. Agirrek (Bizilagunekin) parte hartuko dute. 19:30ean hasiko da.
Urtarrilaren 12an, aldiz, Txillardegiren Antigua izango dute presente. Txillardegi plazan bertan ibilaldi gidatua abiatuko dute 11:30ean, Josu Tellabide historialariaren gidaritzapean. Ondoren, ekitaldia egingo dute plazan 13:30ean. Mikel Antzak errezitaldia egingo du Eneko Sierraren saxoak lagunduta.