2019ko albiste irakurrienak
Aurten Irutxuloko Hitzaren webgunean bisita gehien izan dituzten hamar albisteen zerrenda osatu dugu.
Hauek dira 2019an IRUTXULO.HITZA.EUS atarian bisita gehien izan dituzten hamar albisteak.
Prentsaurreko jendetsua egin zuten abuztuaren 14an. Azken 24 orduan, beraien gunean, sei eraso sexista gertatu zirela salatu zuten.
Plazandreok plataforman hasi zuen ibilbide politikoa, eta 2000. urtean Medeak talde transfeminista sortu zuen, beste kide batzuekin batera
3. 21. Korrika Donostian, kalez kale
Apirilaren 4an hasi zen Korrika Garesen. Donostiatik apirilaren 12an pasa zen, eta ibilaldiaren gida lagungarria izan zen webguneko irakurleentzat.
4. Flamenkan kontzertu gunea jartzea debekatu die Jaurlaritzak Donostiako Piratei
Uztailaren 29an aurkeztu zuten Aste Nagusi Pirata, eta kaian agerraldia egin zuten egoera azaltzeko.
5. Erviti musika dendak San Martin kaleko lokala utziko du
1875ean ireki zuten Erviti musika-denda, eta San Martin kalean du egoitza. Ez dute itxiko, baina San Martin kalea utziko dute.
6. Kaiko Ostertz taberna itxi dute
Kaiko pasealekuko Ostertz taberna igandean itxi zuten, negozioaren jabeek ezin dutelako lokalaren salmenta prezioa ordaindu.
7. Loretxu taberna itxiko dute urtarrilaren hasieran
Establezimenduaren jabeek lokala saldu nahi dute, eta gaur egungo tabernako arduradunek ezin dituzte berdindu beste batzuen diru eskaintzak.
8. Donostiako emaitzak, auzoz auzo
Maiatzaren 26ko udal hauteskundeen emaitzak. EAJ nabarmen gailendu zen Donostian, eta auzo gehienetan izan zuten igoera jeltzaleek.
Jai gogorrak pasa zituzten. Donostiako Piraten Zirgari taldeko kideak dira biak, eta kaiko jaigunean, Puntu Morean, Aste Nagusiko erasoak kudeatzeaz arduratu ziren.
10. Antiguako San Sebastian eguna, iruditan
Gazte Danborrada, Jakintza ikastolako gurasoen eta haurren danborrada, Larramendi, Istingorra eta Xexene danborrada ibili ziren Antiguako kaleetan barrena.