Amarako Cafes Agirre dendaren azken eguna
Abenduak 31 ditu, eta urteko azken eguna da. Amarako Cafes Agirre dendaren azkena ere izango da, arduradunak erretiroa hartuko duelako. 1937an ireki zuten, eta gaur egungo arduradunak 90eko hamarkadan hartu zuen denda estimatua. Ez du erreleborik topatu, eta hiriak kafea, tea zein txokolatea erosteko saltoki txiki preziatu bat galduko du.