Caritasek 1.000 errege opil zati banatuko ditu igandean

Caritas Gipuzkoa erakundeak errege opil banaketa solidarioa egingo du Donostian igandean, hilaren 5ean, 11:00etan, Gipuzkoa plazan. 1.000 errege opil zati eta txokolate beroa banatuko dituzte, eta bi euroko prezioa izango du anoa bakoitzak. Egitasmoak Zaharrean, Centro Erdi, La Jarana, Union Artesana, Eroski eta Maddi Alamzor eragileen babesa du, eta bildutako diru guztia Caritasen formakuntza programetara bideratuko dute.