Urtarrilaren 6an itxiko dute Giza Eskubideen Zinemaldiko izen-emate epea

Apirilaren 23tik 30era izango da XVIII. Giza Eskubideen Zinemaldia, eta astelehenean, hilaren 6an itxiko dute jaialdian parte hartzeko izen-emate epea. Azaroaren 5ean ireki zuten izen-ematea, eta 30 minututik gorako iraupena duten 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako filmek ahal izango dute aurkeztu, beti ere, giza eskubideen inguruko gairen bat jorratzen badute. Jaialdiaren webgunearen bitartez eman daiteke izena, eta han daude, baita ere, parte hartzeko oinarriak.