Udalak ontzi bat eman dio Salvamento Maritimo Humanitario elkarteari
Mediterraneoan erreskate operazioak egiten dituen Salvamento Maritimo Humanitario (SMH) elkarteari ontzi pneumatiko bat ematea onartu du Tokiko Gobernu Batzordeak. Ontzia Su Itzalketa eta Salbamendu zerbitzuarena zen eta, hemendik aurrera, Aita Mari ontziaren arduradunen eskuetan egongo da.
Irutxuloko Hitzak SMH-ko kide den Iñigo Gutierrez donostiarra elkarrizketatu zuen urrian, Aita Mari ontziak errefuxiatuentzako giza laguntzarekin Lesboserako bidaia abiatu aurretik. Gutierrezek elkarrizketan adierazi zuenez, “gero eta ontzi gehiago izanda, itsasoa seguruagoa bilakatzen da”.